Donostiako gotorlekuaren planoa, britainiarrek, portugaldarrek eta haien alde zeuden bertakoek 1813an egindako erasoaldia erakusten duena; setioa uztailaren 11n hasi zen, hiriaren gaineko oldarra abuztuaren 31n, eta gaztelua irailaren 9an errenditu zen.
Dokumentua:
51
Egilea:
Wyld, James
Liburua/Albuma:
Maps & Plans, showing the principal movements, battles & sieges, in witch the British Army was engaged during the war from 1808 to 1814 in the Spanish Peninsula and the south of France
Euskarri data:
1840
Gaiaren data:
1813
Azalpen fisikoa:
Planoa, 33 x 50 cm-koa, 83 x 62 cm-ko orrian.
Notak:
Eskala yardetan. Legenda. Aurretiko bi bista. Ordenantzen bulegoaren plano batetik laburtua. Azaleko titulua: : Movements of the British Army during the war, from 1808 to 1814. [Gudaroste Ingelesaren mugimenduak gerran zehar, 1808 eta 1814 bitartean]. Mendizabal jeneralak ekainaren 26az geroztik zeukan hiria setiatuta. Uztailean zehar oldarrerako ahaleginetan aritu ziren, baina ez zuten abuztuaren 31 arte lortuko, Wellingtongo dukearen agindupean.
Materiak:
Kartografia-Planoak Historia-Gerrak-Frantsesada (1808-1814) Hiri paisaia-Hiriak